Artium, Calle Francia, Vitoria-Gasteiz
Auditorio ARTIUM
ZINEFORUMA "Momo" filmarekin, Michael Enderen izen bereko lanean oinarritua, argitaratu zeneko 50. urteurrenean.
Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Aleman Sailak Alemaniako kultura eta artea transmititzeko eta helarazteko ahaleginean jarraitzen du, ez bakarrik bertako ikasgeletara, baita Gasteizko herritar guztiengana ere.
Orain, Michael Enderen "Momo" eleberriaren argitalpenaren 50. urteurrena dela eta, eta EHUko Letren Fakultatearekin lankidetzan, bereziki Cristina Jarillot EHUko kultura alemanaren irakasle titularrarekin, "Momo" filma proiektatuko du, ondoren irakasleak berak zuzenduko duen solasaldi bat eskainiko duelarik.
Proposamena bat dator "Michel Ende: Vida y obra" erakusketarekin, koloretako posterrekin eta alemanezko eta gaztelaniazko testuak osatuta, HEOn egongo dena ikusgai, azaroaren 6tik abenduaren 15era GERNekin (Euskadiko, Errioxako eta Nafarroako Germanisten Elkartearekin) egindako lankidetzaren ondorioz.
FILMA
MOMO
Johannes Schaaf
1986 · 1h 44min
Michael Enderen izen bereko eleberriaren egokitzapenak ("La historia interminable" liburuaren egilea), hiri handi baten kanpoaldean dagoen anfiteatro zahar batean bizi den Momo neskatoaren istorioa kontatzen du. Momok besteei entzuten jakitearen ezaugarri zoragarria du, horregatik bisitatzen duten lagun asko ditu. Horien artean daude Gigi Cicerone eta Beppo, bere lagunik onenak. Baina bere mundu ideala eraldatu egiten da pertsonaia beldurgarri batzuen etorrerarekin, grisez jantzitako gizonak, denboraren lapurrez osatuako erretzaileak. Munduaren zoriona arriskuan dago eta Momok bakarrik saihets dezake.
Zuzendaria: Johannes Schaaf
Aktoreak: Radost Bokel, John Huston, Mario Adorf,
Leopoldo Trieste, Ninetto Davoli
SOLASALDIA Cristina Jarillotekin
Germaniar Filologian lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean. "La Caixa" DAADen eta Berlingo Parlamentuaren programa bateratuko bekaduna, doktore-tesi bat egiteko, "Manifiesto y Vanguardia: intento de definición de la forma a través de los manifiestos del futurismo, Dadá y surrealismo" izenburupean. Doktore-titulua lortu zuen programa horrekin. Gaur egun, EHUko Aleman Filologiako irakasle titularra da, eta abangoardia historikoen, itzulpengintzako zentsuraren eta semioarteko itzulpenaren (literatura-zinema) arloetan ikertzailea. Espainiako, Frantziako eta Alemaniako unibertsitate-aldizkarietan eta liburuki kolektiboetan hainbat argitalpen argitaratu ditu, eta itzultzailea da. "Manifiesto y Vanguardia: los manifiestos del futurismo italiano, Dadá y el surrealismo" liburua argitaratu du. Halaber, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. TRACE proiektuko eta TRALIMA ikerketa-taldeko kide izan da. Gaur egun, Atzerritartasun-egoera proiektuko lantaldeko kide da. Latinoamerikako idazleak, XXI. mendea, Amerika eta Europaren artean. (PID2020-112913GB-I00) GERN elkarteko (Euskadiko, Errioxako eta Nafarroako germanistak) eta FAGEko (Espainiako Germanisten Elkarteen Federazioa) presidentea izan da.
Hola!
Entonces la película es en alemí¡n, doblada al castellano? Si no he entendido mal.
Oopss.... creo que no me voy a enterar de mucho entonces.
Un saludo!
Hola Adrií¡n. Si, es en versión original con subtítulos en castellano. Un saludo
2023-11-21 17:53:52Hola! Sabes si la película es en VO/VOSE o es doblada?
Gracias de antemano!
2023-11-21 17:50:53